XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta zuri, oroigarri eder bat emango dizut.

Jantzi hau kentzeko errementari bat behar izango duzu.

Gisborne arroa aho zabalik geratu zen; Mansfieldek bere beso indartsuetan kate astun batzuk zekartzan.

- Jauna, agintzen badadizu...?- esan zuen Mansfieldek burla eginez.

Ondoren, Gisborneren lepo gainean jarri zuen katea. Gero eskuak eta hankak lotu zizkion.

- Eta orain, bisitari jaunok, basotik irten arte lagunduko zaituztegu.

Bestela, nahiz eta oso azkarrak izan, ez zenukete irteerarik aurkituko.

Eta hala joan ziren. Guy eta bere gizonak oso triste zihoazen, Robinen gizonak ordea kantari.

Robin Hood da justizia. Hil bedi normandiar traidorea.

Ez dago hemen esan beharrik, Gisborneren abenturei buruz esan ziren hitzak nolakoak izan ziren.

Robinek esan bezala, Guyk errementari bat behar izan zuen kate haiez libratzeko.

Marka ederrak utzi zizkioten gainera.